nor gara
edukiera
kalitatea
bokazioa
kontaktuak

 

Zerbitzuaren kalitatearen aldeko apustua

Federazioaren helburuetan nabarmentzekoak dira honako hauek: parte hartzen duten kideen interesak defendatzea eta ordezkatzea, kideen batasuna eta laguntza sustatzea, eta erakunde bakoitzak ematen dituen zerbitzuen kalitatea bultzatu eta mantentzea.

Halaber, federatutako erakundeen aterpetxeetan zerbitzuak ematen dituzten langileak prestatzeko eta gaitzeko plan bereziak egitea du helburu, baita kideen interesak ordezkatu, defendatu eta kudeatzearekin lotutako alderdi guztiak ere.

Zuzendaritza batzordean federazioko parte diren erakundeen ordezkaritza handia dago. Kargu esanguratsuenen barruan, aipatu behar da lehendakaria Jon Basaldua dela, Suspergintzakoa (EAE),  lehendakariordea Javier Arantegi, ACLAPekoa (Gaztela eta Leon) eta diruzaina Josep Font i Sagristà, ACCACkoa (Katalunia).

Federazioaren helburuetako bat  ahalik eta partaidetza handiena lortzea da, eta aterpetxe pribatuak kudeatzen dituzten erakunde gehiago hartzea, sare honetako parte izan nahi badute Estatutuetan ezarritako baldintzen pean. Era berean, beharrezko urratsak egiten ari da erakunde gehiago sar daitezen Federazioan, eta ordezkaritza eta partaidetza Erkidego Autonomo guztietako erakundeetara zabaltzeko.

 

.