nor gara
edukiera
kalitatea
bokazioa
kontaktuak

 

Sarearen edukiera: 12.711 pertsonarentzako lekua

Oraingoz sarean dauden erakundeen artean, aipatzekoa da bakoitzak duen instalazio kopurua:

- Albergues de Castilla-León: 19 instalazio Palentzia, Burgos, Soria, Salamanca, Avila, Leon, Segovia eta Valladolid probintzietan (2.222 pertsonarentzako lekua).

- Ataya – Asturias: 8 instalazio Onísen, Colombrasen, Cangase, Llanesen... (391 pertsonarentzako lekua).

- Suspergintza Elkartea , EAE: 12 aterpetxe Bizkaian eta Araban (511 pertsonarentzako lekua).

- Albergues en Red Comunidad de Madrid: 5 aterpetxe hiriburuan, Alcala de Henaresen eta Berzosa de Lozoyan. (326 lagunentzako lekua).

- Fundacio Esplai de les Illes – Baleareak: 3 instalazio Palman, Bunyolan eta Alarón. (234 pertsonarentzako lekua).

- Fundación Pere Tarrés – Katalunia: 19 aterpetxe Llívian, Muran, Tianan, Talarmen, Sant Feliun, La Poblan, Sant Martín... (1646 pertsona).

ACCAC-Katalunia: 76 instalazio (Viladrau, Saldes, Batet, Canet de Mar, Cambrills, Vilada, Gurb, Planoles, La Jonquera, Calders, Les Lloses, El Miracle...)  Kataluinia guztian (7057 pertsona).

- Alturex- Albergues turísticos Extremeños: zortzi aterpetxe Caceresen eta Badajozen (326 pertsonarentzako lekua).

149 instalazio horietan oso mota ezberdinetako aterpetxeak daude kokalekua kontuan hartuta, eta, beraz, aukera hauek daude.

- hirikoak
- landakoak
- itsasertzekoak
- mendikoak...

Gainera, irtenbidea izan daiteke, batez ere, ume nahiz gazte taldeentzat eta familientzat.

Lekuari begiratzen badiogu, sare zabal honetan denetarik dago: edukiera handiko instalazioak, edo, bestalde, lokal txikiagoak eta babesagoak; gela partekatuak edo bakarkakoak; gela gehigarriak dituztenak lanerako, jolasteko, ikastaroetarako, edo, aterpetxearen arabera, kirol instalazioak edo aisialdikoak dituztenak...

Dena den, instalazio sare osoan aterpetxeen izpirituari eutsi zaio eta erabiltzaileek bizipenak trukatzen dituzte bizikidetasun eta adiskidetasun giroan, instalazio bakoitza dagoen ingurune sozial eta naturalean sartuz.