nor gara
edukiera
kalitatea
bokazioa
kontaktuak

 

“ALBERGUES EN RED”

“Albergues en Red” federazioak guztira 149 aterpetxe pribatu ditu jada eta 12.641 pertsonarentzako edukiera guztira. Hainbat elkarte eta fundaziok kudeatzen dituzte Euskal Autonomia Erkidegoan, Katalunian, Gaztela eta Leonen, Balearretan, Madrilen, Extremaduran, eta Asturiasen. Gainera, sartzeko prozesuan daude Andaluzia eta Kantabriako beste aterpetxe batzuk.

Gaur egun “Albergues en Red” Fundazioa osatzen duten elkarteak hauek dira: ACLAP (Gaztela eta Leon) Ataya (Asturias), Suspergintza Elkartea (EAE), Albergues en Red (Madril), ACCAC (Katalunia) eta Alturex (Albergues turísticos Extremeños).  Andaluziako Al-qutun eta Albergues de Cantabria ere sartzeko prozesuan daude.

Erakunde pribatuen sarea

Fitur Azokan, 2004ko urtarrilaren 30ean, Espainiako Estatuko Aterpetxe Pribatuak kudeatzen dituzten hainbat elkarte eta fundaziok sarean lan egiteko fundazio batean batzea erabaki zuten.  Horrela, instalazio mota horien eskaintza zabala osatu zuten, 149 guztira, oraingoz Espainiako zortzi erkidego autonomotan banatuak. 

Federazio hori osatzea lorpen handia izan zen baina horretarako lanean lehenago hasi zen, 2003an Riazan (Segovian) eginiko “Aterpetxe pribatuen estatuko I. Topaketa”n, hain zuzen.

"Albergues en Red"  Espainiako lurraldean dauden kudeaketa pribatuko aterpetxeen sektorean diharduten Elkarte eta Fundazioek osatzen dute.