nor gara
edukiera
kalitatea
bokazioa
kontaktuak

Zerbitzu bokazio garbia

“Albergues en Red” federazioa irabazi asmorik gabeko erakundea da eta zerbitzu bokazio garbiarekin jaio zen. Asmoa aterpetxe pribatuak dituzten hainbat erakunde, elkarte eta fundazio bildu eta batera aritzea zen –horrek estatuan instalazio sare zabala eta anitza eskaintzeko abantailak ematen baititu–, eta irteera, txango, jarduera eta abarretarako aterpetxeak erabiltzen dituztenei zuzenduta zegoen.

Une honetan zortzi kide sortzaile ditu eta beste bi sartzear daude, eta
federazioa balizko kide berriekin handitzen ez ezik, komunikazio eta irudi lanetan ere ari da, federazio berria bultzatze aldera. Ondorioz, azoketan zein gertakizunetan parte hartzen du eta irudi edo plan berezia, edota web euskarria garatzen  dihardu.

Gainera, tokiko, erkidegoko nahiz estatuko administrazioekin hitz egiten ari da, turismo, lan, kultura eta gazte kontuei buruz.